XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste horrenbeste gertatzen da Apatz, Apaztasun hitzei dagokienez ere: biguna, porotsua esan nahi dute, baina irudiz edo hedaduraz, gozoa, eskuzabala ere bai.

Beste aldetik atzizkien arazoa dugu, eta hemen elkarrekin zerikusia duten hainbat ditugu: -zio/ -pen/ -keta/ -dura/ -mendu; -garri/ -kor/ -bera/ -erraz; -gaitz/ -ezin; -kor/ -koi/ -(t)zale; -keta -aldi -(g)une etab.

Atzizki hauek eta besteek lexemari eragiten dizkioten aldaketen nondik norakoa gutxi gorabehera bakarrik dakigu, euskal sena duenak susmatu egiten bait ditu gauza asko; hots, hiztun trebeak, idazle onak, erabiliaren erabiliz hizkuntzaren zirkin-zarkin guztiak ezagutzen dituenak, jakitez baino intuizioz antzematen dio ongi nahiz gaizki dagoenari.

Esaterako, -garri/ -kor/ -bera /-erraz atzizkiak hurbilekotzat joko genituzke.

Alabaina edozein lexemarekin ez dira elkarrekin trukatzekoak.

Har dezagun aldatu:aldagarri, aldakor, aldabera, aldaerraz... baina guztiz sinonimo ote dira?.

Aldagarrik beste adiera bat ere badu gutxienez: aldatzeko edo trukatzeko den zerbait (arropa etab.); aldaerraz gutxi erabilia da.

Lotsa lexema hartuz gero, ostera, ez lirateke trukagarriak: lotsagarri, lotsakor (ez dira sinonimoak), lotsabera, lotsaerraz (sinonimoak lirateke, baina ez dira erabiltzen)....

Antonimoena ere ez da batere samurragoa.

Maiz aurkitu izan gara ilunpe itsuan, zalantzaz beterik.

Hemen ere bihurrienetarikoak atzizkidunak. Hauen artean -(t)asun/ -keria.

Antonimotzat jotzen dira eskuarki, baina jar dezagun adibide bat: gizontasuna / gizonkeria... antonimoak al dira?.

Txukuntasuna / zabarkeria...? (Kasu honetan lexema ere ezberdina dute), umetasuna / umekeria....

Lehenengoak kualitate iraunkorra adierazten du; bigarrenak, berriz, egintza puntuala gehienetan.

Kirtenkeria, astakeria hitzek gehienetan ez dute kualitate iraunkorrik adierazten, egiten edo eta esaten den gauza gaitzesgarria baizik.

Euskara batua eta euskalkiak Euskara batuaren lexikoa oraindik finkatu gabe dago eta galbaheketa zehatzik egin orduko denbora luzea joango da, agian.

Horregatik honelako lan batetan lexiko amankomunaren finkotasunerantz urrats sendorik ematea ez da batere erraz.

Irakurleak, hortaz, hedadura handiko hitzak, euskaldun gehiengoaren ondare direnak, eta euskalkietakoak maila berean sinonimotzat sarturik ikusiko ditu.

Orain eginak egin, berandu ere bada, baina lexiko batuaren finkapenerako gehiago egin genezakeen; saiotxo batzu egin beharko genituen.

Irakurleari zor diogun leialtasunagatik egiten dugu aitorpen hau, hutsune hori barkagarri izango zaigulakoan.

Noizbait ikus jarriz hedadura handiagoko hitzak hobesten baditugu ere, gehienetan ez dugu hala egin....

Makina harrigarriak Esku trebeetan teknikaren mirari hauek harrigarriak egiten dakite.

Oso manaerraz eta esaneko dira, baina esku traketsetan erabilgaitz bihurtzen dira.

Agintzen zaiena ezin hobeki betetzen dakite.

Zer agindu eman eta nola eman jakin behar.

Ezjakintasunak edo eta tekleria horren aurrean itsumustuan aritzeak arazoak sort ditzake. Adibidez: aip.